Nortasun digitala

 

Dakigun moduan, egungo gizartean teknologiek berebiziko garrantzia dute. Hori dela eta, gaurkoan, nortasun digitalaren inguruan hitz egingo dut.

Egun, sare sozialei esker gehienok egiten dugun ororen irudiak edo informazioa partekatzen dugu. Baina badakigu benetan zer gertatzen den ondoren informazio horiekin? Zer dago sarean gutako bakoitzaren inguruan?

Askotan entzun ohi izan da identitate birtual bat sortzen dugula sarean, baina zertarako egiten dugu hau? Galdera honen erantzunak askotarikoak izan daitezke, baina gehienok, Badiouek dioen moduan, proiekzio publikoaren beharrak asetzeko estrategiak garatzeko sortzen dugu. Adibidez, lan profesionalaren garapena lortu nahi denean eta eremu horretara iristeko jarrerak nabarmentzen direnean.

Azken finean, nortasun digitalari esker Juliok (2017) dioen moduan egunerokotasunean adierazten uzten ez diguten adierazten dugu; gure sentimenduak, gorroto duguna, kritikak egiten ditugu… Hau da, gure identitatearen inguruko pistak eskaintzen dizkigu.

Guzti hau dela eta, kontuan izan behar dugu argitaratzen dugun orok ekar diezaguken ondorioak, izan ere, gure irudia kaltetu dezaketelako hau pertsona guztien eskura bai dago. Honek ondorio negatiboak ekar ditzake enpresetan, izan ere, mugimendu faltsu batek, pozik ez dagoen bezero batek edo langileren batek Fernandez, Comesaña eta Rodriguezek (2016) dioten bezala min handia egin dezaketelako. Honen arrazoietako bat, negozio txiki bat izatetik, talde handian lan egitera aldatzea izan daiteke, baita zuzendaria, jendarteari ikusgai dagoelako.

Honekin bat, pertsona orok informazioa partekatzen dugu gainerakoei kalte egingo diola pentsatu gabe. Esaterako, haurrak esposizio handi bat dute sarean eta honen inguruan duten pertzepzioa ordea, oso baxua da. Gainera, mundu profesionalean jarduteko, gure inguruan sareetan dugun informazioak gure buruzko datu asko azaltzen ditu, eta askotan hil ondoren ere hor jarraitzen dute, haurreko egileek dioten moduan.

Guzti hau kontrolatu ahal izateko, Fernandez, Comesaña eta Rodriguezek (2016) hainbat gako eman digute; ala nola zaintza (gutaz esaten dutenaren jakinean egotea), edukia (gainerakoengana iristea nahi ez dugun informazioa ez partekatu), gestioa (profesionalen laguntza eskatu) eta ebazpena ( aholkularitza egokia jaso gure eskubideak ezagutu eta babesteko).

 

technology-3224640_640

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s